Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Nora Abesbatza


Elkartearen helburua


Kantu korala

Harremanetarako datuak


Javier Armendáriz Lampérez

Mercado s/n. Sangüesa-Zangoza

607418322

coralnora@gmail.com

Elkartearen historia


Eratze-urtea: 1968

Kide kopurua: 26

Zangozako Nora abesbatza 1968an sortu zuen Fermin Iriartek. Bere historian zehar, leku garrantzitsuetan eman ditu kontzertuak: Iruñeko, Salamancako, Malagako eta Sevillako katedraletan, Bartzelonako Generalitateko Palaun, Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo Iruñeko Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Hainbat disko monografiko grabatu ditu; J.F. de Iribarren, L. Elizalde, A. Guerrero, L. Ondarra eta beste hainbat konpositore zangozarri buruz. Erromako eta Parisko Pueri Cantores nazioarteko topaketetara ere eraman du bere musika, eta Nafarroak bizi zela Fernando Remachari Tuteran eta Iruñean eskaini zizkion omenaldietan parte hartu du. 2005ean, Xabierko San Frantziskoren mendeurrenaren aurrean eta Nafarroako Gobernuaren enkarguz, santuaren inguruko kontzertu bat prestatu zuen eta Valladolid, Santander, Madril, Barakaldo, Gasteiz eta Sevilla bezalako hirietan eskaini zuen. Nora Abesbatza Nafarroako Koruen Federazioko kide da sortu zenetik. 2012ko urtarriletik, Bruno Jimenezek zuzentzen du Zangozako Nora abesbatza. Azken urteotan, Atarrabiako (2014) Koru Lehiaketan 1. saria lortu du eta hainbat kontzertu garrantzitsu eman ditu, hala nola Vienako (Austria) San Pedro Basilikan, Pragako (Txekiar Errepublika) Santo Tomas elizan edo Baionako (Frantzia) San Andres elizan. Abesbatzaren helburuen barruan dago urteetan zehar eman diren hainbat musikari zangozarren ondarea aztertzea eta zabaltzea. Hala, Nora abesbatzak kontzertuak eman ditu bere herriko musikarien obrekin (Juan Francés de Iribarren, Daniel Piudo, Sebastian Larrañeta, Buenaventurá Íñiguez, Luis Elizalde, Antonio Guerrero, Genaro Vallejos …).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zangozako Kultur Agenda otsaila 2020







Alfontso Borrokalariaren Karrika 20, P.K.: 31400 - Sangüesa/Zangoza (Nafarroa)

948 870 251

948 430 606

infocultura@sanguesa.es

Ayuntamiento de Sangüesa/Zangoza