Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

“Cuentos a cántaros” (Gaztelaniazko ipuin-kontalaria)


Ira 23


SERGIO DE ANDRÉS

ASTEAZKENEAN, IRAILAK 23

Badator ekaitza. Ipuinez beteriko hodeiak Zangozarantz doaz. Gogotik botako du!

 

Ikusleak: 3 eta 8 urte bitarteko umeak. Adingabeei helduek lagundu behar diete.

 

Sarrera: Doan edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 4na sarrera pertsonako eta saioko. Sarrerak ez daude zenbakituta. Ikusleak iritsiera-ordenaren arabera eseriko dira. Gonbidapena erakutsi beharko duzu sartu ahal izateko. Ekitaldia behin hasita, ezin izanen da sartu. Gonbidapenak irailaren 8tik aurrera Kultura-etxean hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta eta 19:00etatik 21:00etara.

Ordua: 18.30

Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa

 

Covid19 dela kausa harturiko neurriak: jendeak aulki bana izanen du esleituta pertsona bakoitzeko (bai helduak bai umeak), eta bertan eserita egon beharko du ipuin-kontalaria hasten denetik amaitzen den arte. Beharrezkoa da sarreran zein irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Gomendatzen da umeak ere maskararekin joatea. Sarreran nahiz irteeran taldeak sortzea saiestu behar da. Atea Ipuin-kontalaria hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da, jendea ongi koka dadin. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak.

 

Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Iraila
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930

Gaiak

Kultur agenda iraila







Alfontso Borrokalariaren Karrika 20, P.K.: 31400 - Sangüesa/Zangoza (Nafarroa)

948 870 251

948 430 606

infocultura@sanguesa.es

Ayuntamiento de Sangüesa/Zangoza