Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Antzerkia


Urt 23

  • Antzerkia

“Mentiras Cotidianas”

PRODUCCIONES MAESTRAS

LARUNBATEAN, URTARRILAK 23

Testu egilea eta zuzendaria: Ana Maestrojuán.

Antzerkilariak: Asier Hormaza, Marta Juániz eta Ángel García Moneo.

 

Mentiras Cotidianas” komedia garratz eta garaikidea da, inolako lotsarik gabe, bizitza osatugabe batek eragin ditzakeen beldurrak eta frustrazioak jorratzen dituena. Bere pertsonaiak gurearen moduko gizarte batean aise antzeman daitezke; pertsona konplexuak, zitalkeriez eta grina handiez beteak.

 

Mentiras Cotidianas” gure miseriei, hutsune existentzialez eta beldurrez beteriko diseinu-miseriei barre egiteko beharretik sortzen da.
Hitzordu bat, lau lagun, ardoa, nahikotxo ardo, ardo asko. Hauexek izanen dira komedia honen eragileak, non egia gezurra dirudien eta gezurra egia den ez dakigun.

 

Ordua: 19:00

Iraupena: 75 minutu

Ikusleak: Gazteak eta helduak

Aldez aurreko sarrerak: 8 €.

Txartel-leihatilan: 10 €

Sarrerak gazte txartelarekin: 5 €. Bai entzunaretoan, bai interneten bidez erosita, gazte txartela aurkeztu beharko da txartel-leihatilan.

Lekua: Karmengo Entzunaretoa

Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS) eta Nafarroako Gobernua

 



Urtarrila
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Gaiak

  • Antzerkia
  • Kultur agenda urtarrila







    Alfontso Borrokalariaren Karrika 20, P.K.: 31400 - Sangüesa/Zangoza (Nafarroa)

    948 870 251

    948 430 606

    infocultura@sanguesa.es

    Ayuntamiento de Sangüesa/Zangoza