Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Normas Generales del Auditorio del Carmen


Ordenantza batek arautzen du Zangozako Carmengo auditorioa.

Vallesantoro jauregia Kultura etxeko aretoen eta Carmengo auditorioaren funtzionamendua eta erabilera arautzen dituen udal ordenantza, Zangozako Udalarena 49. NAO, 2013ko martxoaren 12koa.

Ohar orokorrak

  •  Aretoaren edukia 232 lagunendako da, jarririk, korridoreak eta lekua husteko dauden gainerako espazioak ez baitira okupatzen ahal. Ezin izanen da sartu edukierarako zehaztu den kopurua baino jende gehiago.
  • Ikuskizunak dirauen bitartean, sarreretan eta irteeretan ez da inongo elementurik izanen, ezta larrialdietarako ateetan ere.
  • Carmengo auditorioko atea emanaldiak hasi baino hogei minutu lehenago irekiko da.
  • Ezin izanen da Carmengo auditoriora sartu langile arduradunek hori baimendu arte.
  • Ikuskizuna hasitakoan itxiko da karrikako atea eta inor ez da sartzen ahalko auditorio barnera.
  • Carmengo auditoriora sartzeko nahitaezkoa da txartel osoa erakustea.
  • Sarrerak erositakoan ez da onartuko horiek aldatzerik ez itzultzerik.
  • Carmengo auditorioko langileek sarrera ukatzeko eskubidea dute.
  • 7 urtetik beheitikoek heldu batekin sartu beharko dute.
  • Emanaldiak dirauen bitartean jendeak isilik egon behar du.
  • Auditorioan sartzean deskonektatu beharko dira sakelako telefonoak eta mota guztietako alarma akustikoak; orobat, entzunaldia trabatzen ahal duten hots guztiak saihestu beharko dira.
  • Debeku da edari edo janari oro sartzea. Orobat debeku da erretzea. Debeku da animaliak sartzea.
  • Debeku da arras Carmengo auditorioaren barnean edonolako grabaziorik edo filmaziorik egitea, salbu eta Udalak, Kultura Zerbitzuaren bitartez, aitzinetik eta idatziz baimendu badu.
  • Egoerak hala eskatzen badu, Kultura Zerbitzuak aldatzen ahalko ditu iragarritako datak, ordutegiak, programak eta interpreteak.
  • Ezinbertzez ezin bada ikuskizuna aurreikusitako egunean eman, Kultura Zerbitzuak bertze egun bat eta bertze ordu bat ezartzen ahalko ditu horretarako; txartelak baliozkoak izanen dira behin betiko egunerako- Hala ere, kasu honetan, txartelaren erosleak eskubidea izanen du haren zenbatekoa itzultzeko eskatzeko, behin betiko egunaren aitzinetik.
  • Ikuskizuna bertan behera gelditzen bada, Kultura Zerbitzuak konpromisoa hartzen du, orobat, sarreren zenbatekoa itzultzera, hamabortz eguneko epean aurrealdean jasorik dagoen egunetik aitzina.
  • Carmengo auditorioko enplegatuak baimendutako langileak dira arau horiek betearazteko.

 

 





Alfontso Borrokalariaren Karrika 20, P.K.: 31400 - Sangüesa/Zangoza (Nafarroa)

948 870 251

948 430 606

infocultura@sanguesa.es

Ayuntamiento de Sangüesa/Zangoza