Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Lienzo de Don Miguel de Azanza


Aurkezpena

Palacio Vallesantoro

On Miguel José de Azanzaren erretratua (oihal gaineko olio-pintura, 200 x 116 zentimetro), XVIII. mendean egina, egun Zangozako Kultur Etxea den Vallesantoro Jauregiko bigarren solairuan dago. Mihisea Karmengo Komentu zaharrean aurkitu zuen 1968an oso egoera txarrean. 2012an azterketa luze baten ondorioz zaharberritu zen eta hiriaren ondarearentzat garrantzi handiko margolan bat berreskuratzea erdietsi egin da.

 Agustín Esteve (Valentzia 1753-1820)

El Prado Museo Nazionaleko adituek esan dute mihisea AGUSTIN ESTEVE margolariarena dela. Francisco de Goyaren laguntzailea izan zen eta XVIII. mendearen bukaerako Gortean erretratugilerik nagusietako bat. Hartara, Esteve Carlos IV erregearen ganbera-margolari izendatu zuten 1800. urtean. Haren lanen artean, garai hartako eragin handiko pertsonaien erretratuak: Godoy, Osunako Dukeak edo Campomanes besteak beste. El Prado Museoko “El Coloso” margolan ezaguna Esteverena berarena dela baieztatu dute, orain arte Goyarena zela uste zen arren.

 On Miguel José de Azanza (Agoitz 1746-Bordele 1826)

On Miguel José de Azanza Despotismo Ilustratuaren pertsonaia nafarrik nabarmenetako bat izan zen. Santa Feko Dukea politikari eta militar garrantzitsua izan zen eta goiko karguak bete zituen: Gudarako Ministroa 1793an, Espainia Berriko Erregeordea (gaur egun Mexiko) 1798a eta 1800a bitarte, lehendabizi Ogasun Ministroa Fernando VII.arekin eta José Bonaparteren laguntzailea gero, Independentziaren Gudan frantziarren alde jarrita. Honexengatik Bordelera erbesteraturik, hantxe zendu zen.

 Zaharberritzea

Don MIguel de Azanza

Egilea Gorteko erretratugilerik garrantzitsuenetariko bat zela egiaztatu ondoren, Iruñeko ERPA Kontserbazio eta Zaharberritze Tailerrari eman zitzaion zaharberritzearen ardura. Den-dena 2012an Historia-Ondareko Zerbitzuko Ondasun Higigarrietako teknikarien ikuskapenpean.

Zaharberritzea Zangozako Udalak sustatu eta babestu du, eta halaxe, lortu egin da margolanaren degradazioa gelditzea, jatorrizko pintura errespetatuz. Hasierako itxurari hurbiltzen zaigu berreskuratu diren zatiak eta jatorrizko pintura bereizi direlako.





Alfontso Borrokalariaren Karrika 20, P.K.: 31400 - Sangüesa/Zangoza (Nafarroa)

948 870 251

948 430 606

infocultura@sanguesa.es

Ayuntamiento de Sangüesa/Zangoza