Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Musika bakarrizketa: «El bar nuestro de cada día»


Ots 7

  • Antzerkia

«El Bar Nuestro de Cada Día»

CHIPI «LA CANALLA»

LARUNBATEAN, OTSAILAK 7

Zuzendaria: Antonio Romera ‘Chipi’

Interpretatzaileak: Zerbitzaria: Antonio Romera ‘Chipi’; Pianista eta eliz mutila: Javier Galiana de la Rosa; Musikaria – Saxoa: Bernardo Parrilla; Musikaria – Perkusioa: David León.

«El Bar Nuestro de Cada Día» umorezko bakarrizketa musikala da. Bertan, tabernak aisialdirako leku gisa ez ezik, bizitza eta geure burua gurtzeko tokizat ere aldarrikatzen dira.

Antzerkia taberna bihurtuta, Antonio Romera ‘Chipi’, «Egun hontako tabernako» zerbitzariak «Malandro» zenaren azken nahia bete behar izan du, beilatokiko hileta konbentzional bat baino tabernan jai ordaindu bat uztea nahiago izan zuen ohiko bezeroa. Chipik «Malandrorendako» zeremonia pagano bat inprobisatuko du, beilaldia, hildakoak eskatu bezalaxe, haren heriotza deitoratu beharrean haren bizitza ospatzeko festa bihurtuz.

Ikuskizunean zehar, anekdoten eta abestien artean, haren bizitza eta historia zerrendatuko digu, bere argiekin eta bere itzalekin, eguneroko jakituriaren ondarea, bizitzen ikasteko balioko duena.

2025EKO LORCA SARIAK: Antzerki ikuskizun onena/Musika egilea/Gizonezko antzezle onena. 2024KO SARIA Andaluziako Arte Eszenikoen Azokako ikuskizun onenari.

Ikusleak: Gazteak eta helduak

Iraupena: 90 minutu

Ordua: 19:30

Lekua: Karmengo Entzunaretoa

Aldez aurreko sarrerak: 8 €. Txartel-leihatilan: 10 €

Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) Elkartea eta Nafarroako Gobernua

 

Urtarrila
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031

Gaiak

  • Antzerkia
  • Kultur agenda urtarrila







    Alfontso Borrokalariaren Karrika 20, P.K.: 31400 - Sangüesa/Zangoza (Nafarroa)

    948 870 251

    948 430 606

    infocultura@sanguesa.es

    Ayuntamiento de Sangüesa/Zangoza