Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoAndrea Pérez
609 921 437
bandasanguesa@yahoo.es
Eratze-urtea:1896
Kide kopurua: 52
XIX. mendearen erdialdean, Zangozako Santa Maria eta Santiagoko parrokietan haize- eta soka-orkestra txikiak egon ziren beren musika-kaperetarako, eta Udalak ere kontratatzen zituen San Sebastianen omenezko herriko jaietarako eta beste kultu eta aukera batzuetarako. Hainbat saiakeraren ondoren, azkenik 1896an, Santa Zeziliako Elkarte Filarmonikorako lehen araudia onartu zen musikari talde baten eta Udalaren artean, ondoren Zangozako Udal-Banda deituko zena.
1915 eta 1926 bitartean maila artistiko handia lortu zuen, Jesus Vallejosen zuzendaritzapean, 32 bandakidetara iritsiz. 1918ko Sanferminetan Banda Zibilen Eskualde-lehiaketan parte hartu zuen, hirugarren postu ohoretsua lortuz.
1927an trantsizio garaia hasi zen, Musika Artxiboaren hobekuntza nabarmenarekin. 1950etik aurrera, Antonio del Solar zuzendari zela, maila artistiko ona lortu zen bere prestaketa eta gogo biziari esker.
1974an, Oinarrizko Kontserbatorioa hirian sortzearekin batera, gerora “Juan Frances de Iribarren Musika Eskola” izanen zena, musikari berriak sartzea eta Banda musika-erakunde gisa sendotzea erdietsi zen, Miguel Larrañeta edo Jesús María Bermejo bezalako zuzendariei esker.
Mende amaieran, Bandak nabarmen zabaldu du bere errepertorioa, Pedro de Felipe, Luis Elizalde, Raúl del Toro eta Antonio Guerrero bezalako zangozar konpositoreen obrekin. Nafarroa osoan, Aragoin, Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroa Beherean ere aritu dira. Anitzetan hainbat talde zangozarrekin batera (Nora abesbatza, Txistularien Taldea, Gaiteroak, Dantzariak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa …).
1996an, Bandak Mendeurrena ospatu zuen, eta bere ekitaldi nagusiak Nafarroako hainbat herritako banden kontzentrazioa eta bandaren historiari buruzko erakusketa izan ziren. Juan Cruz Labeaga historialariak Bandaren historia osoa biltzen zuen liburua argitaratu zuen bere sorreratik.
2002tik Jokin Borromeo bandaren kargu egin zen, honekin kalitate jauzi berri bat lortu zelarik, bai interpretazio mailan eta baita errepertorioan ere, bandarako jatorrizko musika sartuz.
2007an CD bat grabatu zuen, “Zangoza jaietan”, Zangozako jaietako gai herrikoiekin.
Gaur egun 52 musikari ditu, eta 2017tik Imanol Blasco Itoiz eta Javier Calvo Lerga dira zuzendariak.
Alfontso Borrokalariaren Karrika 20, P.K.: 31400 - Sangüesa/Zangoza (Nafarroa)
948 870 251
948 430 606
infocultura@sanguesa.esAyuntamiento de Sangüesa/Zangoza