Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Erakusketa


Api 11 - Mai 5


«Un bosque»

FÁBRICA DE ARTE NUEVO 

MIKEL BELASCOAIN ETA HOLLY MIRANDA

APIRILAREN 11TIK MAIATZAREN 5ERA

 

«Baso bat» proiektuak fantasia, irudimena eta magia berreskuratzen ditu, gure beldur kolektiboak gainditzeko antidoto gisa. Mikel Belascoain artista nafarra (Pintura eta Eskultura) eta Holly Miranda artista iparramerikarra (Musika) XX. mende hasierako mugimendu artistikoetan oinarritu dira, baita Espainiako abangoardia artistikoen tradizioan ere, Picasso eta Miró kasu, eta baita Lewis Carrol (Alizia mirarien herrian) bezalako idazleen unibertso fantastikoan ere.

Proiektua burdinazko eta zurezko 7 eskultura-piezaz osatuta dago. Pieza horiek asmaturiko mitologia bat irudikatzen dute, eta barne-sistema robotiko bat dute, espazioarekin modu harmonikoan bat egiten duen melodia bat aktibatzeko. Gainera, instalazioak 7 ipuin ditu, pieza bakoitzeko bat, eta horiek botoi bat sakatuz entzun daitezke. Instalazio hau publiko guztiendako da eta, bereziki, familiendako.

Eskultura eta soinu-instalazioa Kultura-Etxeko lorategian bisitatu ahal izanen da. Gainera, bisitariek eskultura eta soinu-proiektu osoa garatzeko erabili ziren zirriborroak ikusteko aukera izane dute. Zehazki, eskulturen miniaturazko zirriborroak eta formatu handiko 3 pintura-lan, obren azken garapenerako inspirazio gisa balio izan zutenak. Orobat, erakusketa bisitatu nahi duten haur eta familiendako puzzleekin jolasteko gune bat egonen da.

 

 

MIKEL BELASCOAIN ARTISTAREKIN TOPAKETA

OSTEGUNEAN, APIRILAK 11

ORDUA: 19:00

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxea

Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

 

 

Lorategiko eta erakusketa aretoko bisita-ordutegia: Asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Larunbatetan 19:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Apirila
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930

Gaiak

  • Antzerkia
  • Kultur agenda maiatza







    Alfontso Borrokalariaren Karrika 20, P.K.: 31400 - Sangüesa/Zangoza (Nafarroa)

    948 870 251

    948 430 606

    infocultura@sanguesa.es

    Ayuntamiento de Sangüesa/Zangoza