Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoJulián Arranzen zuzendaritza artistikoarekin, lehen edizioak muralgile ospetsu hauek izan zituen: AnimalitoLand, Dingo Perro Mudo, Isaac Mahow, Hombre López eta An Wei, leku ezberdinetan lan egin zutenak.
ANIMALITOLAND: Cantolagua KEko horman
“Algunas personas envejecen, otras llevan varias vidas en la cara”
Encrucijada 2o17
Kilometro asko aldean daramatzan pertsonaia honek asko ikasi egin du abentura bakoitzean. Bat-batean hartuta, sorbalda ikutu bagenio bezala eta gu agurtzeko edo bere istorietako bat guri kontatzeko itzuliko zen. Streetart ikustera ohituta ez dagoen hiriko biztanleekin hizketan hasteko.
Lerro urdinek konposizioa orekatzen dute, beren arraintxo hegalariekin Zangoza gurutzatzen duten ibaiak direnak.
DINGO PERRO MUDO: Antzinako hiltegiaren atzealdeko horman
“Bailando con la muerte” Encrucijada 2017
2017ko jaialdianpartaide izanziren artistentzako horma-banaketan, Dingoperromudo barazki jaleari antzinako udal-hiltegia den eraikina margotzea egokitu zitzaion halabeharrez .
Horregatik, Dingo berezko pertsonaia erakusten digu artistak,bere eskeletoarekin dantza makabro bat eginez. Hartara, nor garen eta zer jaten dugun hausnartzera gonbidatu nahi gaitu.
ISAAC MAHOW: Santa Maria Elizaren pareko fatxadan, hirian zubitik sartuta
“La buena siesta” Encrucijada 2017
Lan honen gaia Zangozako barazkien ospetik dator eta nola Erronkariarren Abelbidetik ardiak igarotzen diren ere. Irudikatzen den lorea potxa landarearena da, gure barazkirik ospetsuena.
Artistari Zangoza oso leku lasaia iruditu zitzaion, ezin hobea potxa-platerkada eder bat jan ondoren obraren protagonistak kuluxka eder bat egiteko,
!orearen petaloekin estaliz ardí nomadak zenbatzen dituen bitartean.
HOMBRE LÓPEZ: Luis Gil IPren sarrerako horman eta beira-edukiontzietan.
“Navarrobots” Encrucijada 2017
Hezkuntza pertsonen arteko interrelazioa eta ezagutza lortzeko bide bezala,Hombre Lopezek bere esku-hartze artistikoetan esploratutako arlo bat da.
Bidegurutzerako zabor-edukiontziak erabili ditu berezko robotekin, Zangoza eta orokorrean Nafarroako hitzak erabiliz. Halaber, Encrucijada 2017ko irudi-arduraduna da.
AN WEI: Iberdrolaren Transformadore elektrikoaren zentroan.
“What happens inside?” Encrucijada 2017
Obrak perspektiba erabiltzen du etxe bateko lau hormen barman gertatzen dena kanpoaldera ateraz guri erakusteko. Ikusgai dagoen egongela horren barman egilearen imajinarioko hainbat elementu banatuta aurkitzen ditugu.
Pablo Blanco, Eva Plano, Nora Sola, Javier Baigorri eta Iratxe Beloqui Zangozako artistak honako leku hauetan aritu ziren:
Pablo Blanco eta Nora Sola: Udal-biltegiko fatxadan
Eva Plano: Udal-haurtzaindegiko fatxadan
Javier Baigorri: Udal-haurtzaindegiko fatxadan
Iratxe Beloqui: Iberdrolaren Transformadore elektrikoaren zentroan
Tarik
Imse (DBR crew) eta Mosku (DBR crew) hiriko futbol zelaia inguratzen duen harresian aritu ziren.
Alfontso Borrokalariaren Karrika 20, P.K.: 31400 - Sangüesa/Zangoza (Nafarroa)
948 870 251
948 430 606
infocultura@sanguesa.esAyuntamiento de Sangüesa/Zangoza